Gizarte hezkuntzako prozesuetan murgilduta dauden gazteei esperientzia adierazgarriak eskaintzea da gakoa, ongi zehaztutako metodologia baten bidez eta zentzua sortzen duten gaietan oinarrituta. Egonaldi hauek, heziketa harremanean denbora eta espazioa biziagotzeko asmoa dute (hainbat egun edo astez oinezko ibilaldiak, itsas ibilaldiak, eta abar).

 

 
 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

HeziZerb elkartean, ideia honekin hainbat esperientzia garatu ditugu, kirol-abentura ala enplegua erabiliz ala atzerrira bidaiatuz. Gure trebetasunak eta gizarte-heziketa esparruan antzematen diren beharrei erantzutera garamatzaten kezkek, esperientzia pilotu bat garatu nahi zuen proiektu hau proposatzera bultzatu gintuen 2007an Gipuzkoako Foru Aldundiaren dirulaguntzaz (Giza eskubideak eta Gizarteratze saila). Esperientzia honi beste 3 egonaldik jarraitu zioten 2007-08-09 urteetan. 2010. urtean Feder Europar Fondoen baitan dagoen Poctefa Programarako sarbidea izan genuen “Lazos-Liens-Loturak” proiektuarekin, eta honi esker esperientzia bat gehiago garatu ahal izan dugu eta 2013 urtera arte gehiago burutzeko aukera izango dugu.

2013an zehar, HeziZerb lankidetzak, Asociación Navarra Nuevo Futuro eta Obra Social La Caixa ren (Ekintza Soziala) laguntzaren artean, HeziZerb esperientzia adierazgarri hauek eskeintzen jarraitzeko aukera ematen dute, askatasun eta erantzukizun eta gune hauek.




Proposamen hau eguneroko gizarte-heziketa eginkizunen osagarri izatea nahi genuke, azken finean baliabide bat, erreferentziazko hezitzaileentzat laguntza bat izatea. Arreta ez zaio hainbeste ekintza motari ematen, baizik eta lan-eremuari, heziketa harreman egonkorrenganako esperientzia sakon baina zehatz bat gehitzeari.